ARRATSEKO OTHOITZA
✠ Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz.
Jainko guziz botheretsua eta bethierekoa, Aita, Semea, eta Izpiritu Saindua, orotan zarena, heldu nitzaitzu adoratzerat eta ene ohoren emaiterat, gaurko loaren hartzerat joan baino lehen.
Adoratzen saitut, ô ene Jainkoa, maite zaitut, laudatzen eta benedikatzen zaitut. Zu zare Aita urrikalpenez bethea, Jainko kontsolatzailea, egiazko dohain guzien ithurria. Eskerrak dauzkitzut, ahalaz humilki, egin dauzkitazun ongi guziez, eta bereziki egun huntakoez.
Bainan nola ihardetsi dut, Jauna, zure ontasun izarigabekoari ? Ala esker gaixtoz pagatu baitzaitut hanbat bekhatutan eroriz, zu bethi ongi egiten zinautalarik.
Jauna, argi nezazu, ezagut dezadan zonbat eta nolako bekatuak ditudan egin ; bero zazu ene bihotza zure amodioaren suaz, urriki egiazko bat izan dezadan zu laidostaturik.
Hemen ikhusi behar da egun zer bekhatu egin den, gogoz, hitzez, obraz, edo egin behar zena ez eginez, bai Jainkoaren, bai lagunaren, bai bere buruaren kontra ; baratzen delarik guziz maizenik egiten diren bekhatuez orhoitzen.
Aithortzen ditut, Jauna, zure aitzinean ene bekhatuak ; orotaz barkhamendu galdatzen dautzut Jesu-Krixtoren merezimenduen gatik. Hastiatzen ditut, laidostatu zaituztelakotz, eta hitzemaiten dautzut, zure graziarekin batean, urrunduko nizala hemendik aitzina bekhatutik eta bekhatuzko bidetarik, eta eginen dudala orotaz penitentzia.
Kofesatzen nitzaio Jainko guziz botheretsuari, Maria bethi Birjina dohatsuari, jondoni Mikael Arkanjeluari, jondoni Joanes Batistari, jondoni Petri eta Paulo Apostoluer, Saindu guzier, (eta zuri, ene Aita), zeren egin baitut sobera bekhatu, gogoz, hitzez eta obraz ; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz. Hortakotz othoitz egiten diot Maria bethi Birjina dohatsuari, jondoni Mikael Arkanjeluari, jondoni Joanes Batistari jondoni Petri eta Paulo Apostoluer, Saindu guzier, (eta zuri, ene Aita), egin dezozuen enetzat othoitz gure Jainko Jaunari.
Jainko guziz botheretsuari urrikal gakizkola, eta gure bekhatuak barkhaturik, helaraz gaitzala bizitze eternalera. Halabiz.
Gure bekatuen barkhamendua, barkamendu osoa ✠ eman dezagula Jainko guziz botheretsu eta urrikalmendutsuak. Halabiz.
Gure aita, zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena, ethor bedi zure erresuma ; egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere ; iguzu egun gure eguneko ogia ; barkha zagutzu gure zorrak, guk gure ganat zordun direnei barkhatzen dioztegun bezala ; eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzerat, bainan begira gaitzatzu gaitzetik. Halabiz.
Agur Maria, graziaz bethea, Jauna da zurekin, benedikatua zare emazte guzien artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Jesus.
Maria Saindua, Jainkoaren Ama, egizu othoitz gu bekhatorosentzat, orai eta gure heriotzeko orenean, Halabiz.
Sinhesten dut Jainko Aita bothere guzia duena baithan, zeruaren eta lurraren kreatzalean. Eta Jesu-Kristo, haren Seme bakhar gure Jauna baithan, zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik ; pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten ; jautsi zen ifernuetarat ; hirurgarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik ; igan zen zeruetarat, jarria dago Jainko Aita guziz botheretsuaren eskuinean ; handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzera.
Sinhesten dut Izpiritu Saindua baithan ; Eliza katoliko Sainduan ; Sainduen partaliertasunean ; bekhatuen barkhamen-duan ; haragiaren phiztean ; bethi iraunen duen bizitzean. Halabiz.
Fedezko akta. — Ene Jainkoa, sinhesten ditut zinez eta ene bihotz guziaz, Eliza Katoliko, Apostoliko, Erromanoak sinhesten eta erakasten dituen gauza guziak : zeren zuk, egia bera zarenak, erakatsi baiterazkotzu.
Esperantzazko akta. — Ene Jainkoa, esperantza dut, sinheste fermu batekin, emanen dautazula, Jesu-Krixtoren merezi-menduen gatik, mundu huntan zure grazia, eta zure manemenduer jarraikitzen banaiz, bertzean zure zoriona, zeren hitzeman baituzu eta baitzare zure hitzetan osoki leiala.
Karitatezko akta. — Ene Jainkoa, maite zaitut baitzare guziz ona eta osoki maithagarria : maite dut halaber ene laguna ene burua bezala zure amorea gatik.
Kontrizionezko akta. — Ene Jainkoa, handizki damu dut zu ofentsaturik, zeren guziz ona zaren, eta zeren bekhatua hastio duzun. Barka zadazu Jesu-Krixtoren merezimenduen gatik. Hartzen dut xede zin bat, zure graziarekin batean, zu gehiago ez ofentzatzeko eta penitentzia egiteko.
Othoizten zaitut, Jauna, zure benedizioneak eta graziak ixur ditzatzun gure Aita sainduaren, gure aitzindarien gainerat ; halaber ene ahaike, adixkide, etsai, eta orozbat ene othoitzetan zerbait hartze duketen guzien gainerat. Erabil gaitzatzu othoi guziak salbamenduko bidean.
Othoizten zaitut ere, Jauna, Purgatorioetako oinhazetan diren arimentzat ; emozute bere bekhatu guzien barkhamendua, eta sarrarazkitzu hanbat lehiarekin igurikitzen duten egoitza dohatsuan. Hoik oro galdatzen dauzkitzut zurekin eta Izpiritu Sainduarekin bat den Jesu-Krixto gure Jaunaren izenean mende guzietako bizitzean. Halabiz.
Birjina Saindua, Jainkoaren Ama, ene Patroin Saindua, eta Saindu guziak, balia zaizkitet Jesu Krixto gure Jaunaren aitzinean. Ene Aingeru begirale Saindua, begira nezazu eta lagun salbamenduko bidean. Halabiz.
Jainko guziz botheretsu eta urrikalmendutsuak Aita, Seme eta Izpiritu Sainduak, bekigu gau ezti bat eta heriotze dohatsu bat. Halabiz.
Birjina Sainduaren Litaniak
Kyrie eleison. | Jauna, urrikal zakizkigu. |
Kriste eleison. | Krixto, urrikal zakizkigu. |
Kyrie, eleison. | Jauna, urrikal zakizkigu. |
Christe, audi nos. | Krixto, entzun gaitzazu. |
Christe, exaudi nos. | Krixto, adi gaitzazu. |
Pater de cœlis, Deus, miserere nobis. | Jainko Aita zeruetakoa, urrikal zakizkigu. |
Fili, Redemptor mundi, Deus, | Jainko Seme munduaren Eroslea, |
Spiritus Sancte, Deus, | Jainko Izpiritu Saindua, |
Sancta Trinitas, unus Deus, | Jainko bat ziren Trinitate Saindua, |
Sancta Maria, ora pro nobis. | Maria Saindua, othoitz egizu guretzat. |
Sancta Dei Genitrix, | Jainkoaren Ama Saindua, |
Sancta Virgo virginum, | Birjinen Birjina saindua, |
Mater Christi, | Krixtoren Ama, |
Mater divina gratia, | Grazia dibinoaren Ama, |
Mater purissima, | Ama distiranta, |
Mater castissima, | Ama guziz garbia, |
Mater inviolata, | Ama bekaturik gabea, |
Mater intemerata, | Ama notharik gabea, |
Mater amabilis, | Ama maitagarria, |
Mater admirabilis, | Ama miresgarria, |
Mater boni consilii, | Kontseilu oneko Ama, |
Mater Creatoris, | Kreatzailearen Ama, |
Mater Salvatoris, | Salbatzailearen Ama, |
Virgo prudentissima, | Birjina guziz zuhurra, |
Virgo veneranda, | Birjina guziz ohoragarria, |
Virgo prædicanda, | Birjina laudagarria, |
Virgo potens, | Birjina botheretsua, |
Virgo clemens, | Birjina amultsua, |
Virgo fidelis, | Birjina leiala, |
Speculum justitiæ, | Zuzentasunaren miraila, |
Sedes sapientiæ, | Zuhurtziaren tronua, |
Causa nostræ latitiæ, | Gure alegrantziaren ithu-rria, |
Vas spirituale, | Izpirituaren egoitza, |
Vas honorabile, | Oi guziz ohoragarria, |
Vas insigne devotionis, | Osoki Jainkoarena, |
Rosa mystica, | Arrosa ezin asmatua, |
Turris Davidica, | Dabiden dorrea, |
Turris eburnea, | Dorre ezin aurthikia, |
Domus aurea, | Urrezko etxea, |
Fœderis arca, | Bakearen arka, |
Janua coeli, | Zeruko athea, |
Stella matutina, | Goizeko izarra, |
Salus infirmorum, | Erien sendagailua, |
Refugium peccatorum, | Bekatorosen ihes-lekua, |
Consolatrix afflictorum, | Atsegabean direnen kontso-latzailea, |
Auxilium christianorum, | Girixtinoen laguntza, |
Regina Angelorum, | Aingeruen erregina, |
Regina Patriarcharum, | Patriarken erregina, |
Regina Prophetarum, | Profeten erregina, |
Regina Apostolorum, | Apostoluen erregina, |
Regina Martirum, | Martiren erregina, |
Regina Confessorum, | Kofesoren erregina, |
Regina Virginum, | Birjinen erregina, |
Regina Sanctorum omnium, | Saindu guzien erre |
Regina sine labe originali concepta, | Bekatu originalik gabe kontzebitu Erregina, |
Regina sacratissimi Rosarii, | Arrosario Sainduaren Erre-gina, |
Regina pacis, | Bakearen erregina, |
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, parce nobis, Domine. | Jainkoaren Bildotsa, mun-duko bekatuak zure gain hartzen ditutzuna, urrikal zakizkigu, Jauna. |
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, exaudi nos, Domine. | Jainkoaren Bildotsa, mun-duko bekatuak zure gain hartzen dituzuna, adi gaitzazu, Jauna. |
Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, miserere nobis. | Jainkoaren Bildotsa, mun-duko bekatuak zure gain hartzen dituzuna, entzun gaitzazu, Jauna. |
℣. Ora pro nobis, sancta Dei Genitrix. | ℣. Othoitz egizu guretzat, Jainkoaren Ama saindua. |
℟. Ut digni efficiamur promissionibus Christi. | ℟. Merezi ditzagun Jesu Krixtok hitzemanak. |
Oremus : Concede nos famulos tuos, quæsumus, Domine Deus, perpetua mentis et corporis sanitate gaudere, et gloriosa beata Maria semper Virginis intercessione a præsenti liberari tristitia et æterna perfrui lætitia. Per Christum Dominum nostrum. | Othoitza. Emozute, othoi, Jainko Jauna, zure zerbitza-rier arimako eta gorputzeko osagarria, Andre dena Maria bethi Birjinaren othoitzeri esker, munduko histurak urrundu eta, Zeruan bethikotz bozkaria gaiten Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez. |
℟. Amen. | ℟. Halabiz. |
Orhoit zaite
Orhoit zaite, ô. Birjina Maria, guziz urrikalmendutsua, ez dela egundaino aditu, nehor zure ganat ihes egin duenik, arartekotasuna eskatu duenik izan dela utzia laguntzarik gabe. Fidantzia berak sustatua, nik ere. Birjina Birjinen Ama, zure ganat laster egiten dut, zure ganat heldu naiz ; auhenez nago bekhatorosa zure aitzinean. Ez ditzatzula arbuia ene othoitzak, Jainko Semearen Ama, bainan bai entzun eta onhets amultsuki. Halabiz.
Familia Sainduari
Jesus, Maria eta Josepe, emaiten daizkitzuet ene bihotza, ene adimendua, eta ene bizia.
Jesus, Maria eta Josepe, laguntzerat hel zaizkitet ene azken agonian.
Jesus, Maria eta Josepe, egidazue grazia ene azken hatsaren bakean aurdikitzeko zuen konpainia sainduan.
San Josepi Ohoitza
Zure ganat heldu gare gure hersturan, San Josep handia, eta, Maria zure espos guziz sainduaren sokorria galdetu ondoan, fidantzia osoarekin galdegiten dugu ere zure laguntza. Birjina notha gabeari juntatu zaituen adixkidantzaz eta, Jesus Haurrarentzat ukan duzun aita ordeko amodioaz, othoizten zaitugu, begi onez beha diezozun Jesu-Krixtok bere odolaz erosi duen primantzari, hura beita Eliza saindua, eta, gure beharorduetan, hel zakizkigu, zure bothere handiarekin. O Familiaren zaintzale guziz zuhurra, zaint zazu Jesu-Krixtoren arraza hautatua. Aita amodiotsua, gutarik urrun zatzu erakaspen makurrak eta lizunkeria guziak.
Gure alde eman zaite, gure zaintzale botheretsua, eta zerutik lagun gaitzazu, Satanekin dugun guduan ; eta, beste-orduz, Jesus Haurra heriotzeko menetik libratu duzun bezala, hala hala orai, Eliza saindua libra zazu etsaien amarruetarik eta gaitz guzietarik. Gutarik bakotxa atxik zazu zure gerizan. Zure laguntzaz azkarturik, bizi gaiten zainduki, hil gaiten deboki eta ardiets dezagun zeruan bethiereko dohatsutasuna. Halabiz.