BENEDICITE – GRATIAS – ANGELUS

Jan aintzineko othoitza

Jauna, benedika gitzatzu, gu eta hartzerat goazin janharia. Halabiz.

Jainko Jauna, benedika ezazu orai hatzera noan hazkurria, zure zerbitzu Sainduan, ene buruaren kontserbatzeko. Halabiz. (1706)

Jan ondoko othoitza

Eskerrak deraitzugu zure ongi egin guzientzat, Jainko guziz botheretsu eta bethierekoa. Halabiz.

Ene Jainkoa esker deraitzut eman dautazun hazkurriaz, eman iezadazu haren ontsa enplegatzeko grazia. Halabiz. (1706)

Angelus

Aingeruak berria ekharri zion Mariari ; eta kontzebitu zuen Izpiritu Sainduen ganik.

Agur Maria…

Huna Jaunaren neskatoa ; egin bekit zure erranaren arabera.

Agur Maria…

Eta Jainko Semea gizon egin zen ; eta egon da gutartean.

Agur Maria…

Othoitz egizu guretzat, Jainko-aren Ama Saindua ; merezi ditzagun Jesu-Krixtok hitzemanak.

Othoitza. Zure grazia, Jauna, gure arimer emozute, Jesu Krixto zure Semea gizon egin dela jakin ondoan, haren Pasioneari eta kurutzeari esker gu ere lorioski phitz gaiten. Jesu Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

© Herria Bihotzean