GOIZEKO OTHOITZA
etxeko guziek elgarrekin egin behar luketena
✠ Aitaren, eta Semearen, eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz.
Jainko guziz botheretsua, Aita, Semea, eta Izpiritu Saindua, kreatu nauzuna zure ezagutzeko eta maithatzeko ahalarekin, huna non nagon humilki zure aitzinean belhauniko. Ezagutzen dut zonbat naizen ahula eta ezdeusa, adoratzen zaitut gauza guzien kreatzalea eta Nausi lehena bezala.
Jauna, sinhesten dut zu baithan, zeren egia bera baitzare ; esperantza dut zu baithan, zeren guziz ona baitzare ; maite zaitut ene bihotz guziaz, ene arima guziaz, ene indar guziez, zeren baitzare osoki maithagarria.
Zer bihurtuko dautzut, Jauna, zu ganik ukan ditudan ongi egin guzientzat ? Deusik ez dut zure bihotz onari zor ez diotanik. Eskerrak deraitzut bereziki zeren kreatu nauzun, bekhatutik erosi, egiazko fedeaz argitu, eta egun arte zaindu egiazko Aita baten artha guziarekin.
Hemen gogoeta bat behar da egin zer grazia egin deraukun Jainkoak egun hau gure salbamenduari artzeko emanez, eta hunen sainduki iragaiteko xede zin bat hartu.
Orhoitu behar da zoin diren maizenik egiten diren hutsak, aitzinetik ikhusi bekhaturat deramaten bideak, eta xedea hartu hulako bekhatutik eta bekhatuzko bidetik urruntzeko. Hortakotz egon behar da hemen aphur bat ixilik.
Ikhusten ditutzu, Jauna, ene bihotzaren azken xokoetaraino guziak eta bereziki oraixe hartzen ditudan xede sainduak ; bainan ezagutzen duzu halaber ene flakezia ; nola begira naiteke bekhatutik zure laguntza gabe ? Jainko guziz botheretsua, salba nezazu ; emadaitzu, othoi, ene arimaren etsaiari bihurtzeko eta bekhatuan erori gabe egun hunen iragaiteko behar ditudan indarrak. Egizu zure graziaz, ene gogoetak, hitzak, obrak, nahigabeak, oro zure lege sainduaren arabera izan diten, Halabiz.
Gure Aita, zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena, ethor bedi zure erresuma ; egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere ; iguzu egun gure eguneko ogia ; barkha zagutzu gure zorrak, guk gure ganat zordun direnei barkhatzen dioztegun bezala ; eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzerat, bainan begira gaitzatzu gaitzetik. Halabiz.
Agur Maria, graziaz bethea, Jauna da zurekin, benedikatua zare emazte guzien artean, eta benedikatua da zure sabeleko fruitua Jesus.
Maria Saindua, Jainkoaren Ama, egizu othoitz gu bekhatorosentzat, orai eta gure heriotzeko orenean, Halabiz.
Sinhesten dut Jainko Aita bothere guzia duena baithan, zeruaren eta lurraren kreatzalean. Eta Jesu-Kristo, haren Seme bakhar gure Jauna baithan, zoin kontzebitu baitzen Izpiritu Sainduaren berthutez, sorthu zen Maria Birjina ganik ; pairatu zuen Pontzio Pilatusen manuaren azpian, kurutzefikatu zuten, hil zen eta ehortzi zuten ; jautsi zen ifernuetarat ; hirurgarren egunean jaiki zen bizirik hilen artetik ; igan zen zeruetarat, jarria dago Jainko Aita guziz botheretsuaren eskuinean ; handik ethorriko da bizien eta hilen jujatzera.
Sinhesten dut Izpiritu Saindua baithan ; Eliza katoliko Sainduan ; Sainduen partaliertasunean ; bekhatuen barkhamen-duan ; haragiaren phiztean ; bethi iraunen duen bizitzean. Halabiz.
Kofesatzen nitzaio Jainko guziz botheretsuari, Maria bethi Birjina dohatsuari, jondoni Mikael Arkanjeluari, jondoni Joanes Batistari, jondoni Petri eta Paulo Apostoluer, Saindu guzier, (eta zuri, ene Aita), zeren egin baitut sobera bekhatu, gogoz, hitzez eta obraz ; ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz. Hortakotz othoitz egiten diot Maria bethi Birjina dohatsuari, jondoni Mikael Arkanjeluari, jondoni Joanes Batistari jondoni Petri eta Paulo Apostoluer, Saindu guzier, (eta zuri, ene Aita), egin dezozuen enetzat othoitz gure Jainko Jaunari.
Jainko guziz botheretsuari urrikal gakizkola, eta gure bekhatuak barkhaturik, helaraz gaitzala bizitze eternalera. Halabiz.
Gure bekatuen barkhamendua, barkamendu osoa ✠ eman dezagula Jainko guziz botheretsu eta urrikalmendutsuak. Halabiz.
Birjina Maria Saindua, Jainkoaren Ama, Patroin Saindua, eta Saindu guziak, balia zaizkitet Jainkoaren aitzinean. Ene Aingeru begirale saindua, begira nezazu eta lagun salbamenduko bidean. Halabiz.
Jainkoaren Manamenduak
Elizaren Manamenduak