KOMINIATZEN DELARIK

KOMINIONE AINTZINEKO AKTAK

Fedezko akta. — Jesu-Krixto ene Jauna, sinesten dut zinez hor zarela egiazki Aldareko Sakramenduan, eta zure errezebitzerat noala komunione Sainduan.

Adorazionezko akta. — Ene Jesus, adoratzen zaitut hemen, ogiaren itxuraz gordea. Ezagutzen dut ene Kreatzailea eta Jainkoa zarela.

Umiltasunezko eta kontrizionezko akta. — Jauna, ez dut merezi ene baitan sar zaiten, hanbat ofentsatu zaitudan ondoan, bainan errazu bakarrik hitz bat, eta ene arima sendatua izanen da. Urrikalmenduzko hitz bat errazu, eta barka-zkidatzu ene bekatuak ; bihotzetik hastiatzen ditut.

Esperantzazko akta. — Salbatzaile maitea, esperantza dut ni baitan egoiterat jinez, ene arima garbituko duzula, eta betheko zure graziez eta amodioaz.

Amodiozko akta. — O Jesus, ene ontasun bakarra, maitatu nauzu zure haragiaz hazi nahirainokoan ; maite zaitut ene bihotz guziaz, ene arima guziaz, ene indar guziez ; nahi naiz bizi eta hil zure amodio sainduan.

Desirkundezko akta. — Zato, Jesus, zato ene bihotzerat ; libra zazu bere gaitz guzietarik ; bethe zazu graziez ; khartsuki desiratzen dut zure errezebitzea.

 

KOMINIONE ONDOKO AKTAK

Adorazionezko akta. — Ene Jainkoa eta ene Salbatzailea, adoratzen zaitut ene bihotzean zarelarik ; eta juntatzen naiz Aingeruek eta Sainduek zure ohoratzeko zeruan bihurtzen daitzuten adorazioneri.

Esker onezko akta. — Eskerrak deraitzut ene Salbatzaile maitea, zeren nitarat jin nahi izan zaren Komunione Saindu huntan. Zer bihurtuko derautzut zure ongi-egin guzientzat ?

Ofreimenezko akta. — Jesus Jauna, emaiten nitzaitzu naizen guzia osoki, zu niri eman zaren bezala ; egidazu grazia, zuretzat baizik ez bizitzeko.

Amodiozko akta. — Ene Jesus ona, maite zaitut ahalaz khartsuki ; zure amodioaren suak bero, erre, suntsi dezala ene bihotza.

Xede zinezko eta galdezko akta. — Ene Jainkoa, hartzen dut xede zin bat, zuk hastio ditutzun guzietarik begiratzeko, eta ni-ganik galdatzen ditutzun guzien egiteko. Egizu zure graziaz, maita zaitzadan eta lorifika, ene biziak dirauno eta mende guzietan.

 

Othoitz Baliosa

Indulientzia oso bat irabazten da, kurutzearen aintzinean erraiten delarik othoitz hau.

† Huna, o Jesus ona eta guziz eztia, nun naizen zure aintzinean belhauniko emana; eta arimako khar handienarekin othoizten zaitut eta bietan othoizten, barna sar detzatzun ene bihotzean fedezko, esperantzazko eta karitatezko sendimendurik bizienak, ene bekatuen egiazko urrikia, eta gehiago ez egiteko xederik azkarrena : nik, bihotzeko amodio eta min handi batekin, zure bortz zauriak ene baitan ikusten ditudalarik eta gogoan erabiltzen begien aintzinean atxikiz zutaz Dabid Profetak zure ahoan ezartzen zituen hitz hauk :

« Zilhatu dituzte ene eskuak eta ene oinak, kondatu ene hezur guziak. »

Erran gero : Gure Aita, Agur Maria, eta Gloria, Aita Sainduaren xedeetarat.

© Herria Bihotzean