MEZA SAINDUA

Igandetako Meza Nausi Aintzinean

Asperges me, Domine, hyssopo, et mundabor ; lavabis me et super nivem dealbabor.

Ixur zadazu ur benedikatua, Jauna, eta garbituko nu ; garbi nezazu eta elhurra baino xuriago izanen naiz.

Miserere mei, Deus, secundum magnam misericordiam tuam.

Urrikal zaite nitaz, Jainko amultsua.

℣. Gloria Patri… Asperges me…

 

Phazko denboran

Vidi aquam egredientem de templo a latere dextro, alleluia ; et omnes ad quos pervenit aqua ista salvi facti sunt et dicent alleluia, alleluia.

Zure elizan kausitzen den urak, hunki guziak ditu salbatzen eta bozkariatzen. Alleluia.

Confitemini Domino quoniam bonus, quoniam in sæculum misericordia ejus.

Gorets zazue Jauna, zeren ona da, eta urrikalmendutsua menderen mendetan.

℣. Gloria Patri… Vidi.

 

 

 

℣. Ostende nobis, Domine, miséricordiam tuam (alleluia).

Erakuts-aguzu, Jauna, zure bihotz ona (alleluia).

℟. Et salutare tuum da nobis (alleluia).

Eta eman salbamendua (alleluia).

℣. Domine, exaudi orationem meam.

Adi zazu, Jauna, ene othoitza.

℟. Et clamor meus ad te veniat.

Eta zure ganat hel dadila ene oihua.

℣. Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

℟. Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Oremus. — Exaudi nos, Domine sancte, Pater omnipotens, æterne Deus, et mittere digneris sanctum angelum tuum de cælis, qui custodiat, foveat, protegat, visitet atque defendat omnes habitantes in hoc habitaculo. Per Christum Dominum nostrum. Amen.

Othoitza. — Adi gaitzazu, Jaun saindua, Aita botheretsua, bethiereko Jainkoa, eta igor-aguzu othoi zerutik zure aingerua, ezliza huntan diren guziak begira ditzan, susta, zaint eta azkart, Jesu-Krixtoren bidez. Halabiz.

MEZA HASTE

In nomine Patris ✠ et Filii et Spiritus Sancti. Amen. Introibo ad altare Dei.

Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz. Jainkoaren aldarerat iganen naiz.

℟. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.

Ene gaztetasun bozkariatzen duen Jainkoaren ganat.

Ps. ℣. Judica me, Deus, et discerne causam meam de gente non sancta : ab homine iniquo, et doloso erue me.

Emadazu ene zuzena, oi ene Jainkoa eta ez nezazu fedegabekin batean ezar. Gizon makhur eta maltzurraren aztaparretarik athera nezazu.

℟. Quia tu es, Deus, fortitudo mea : † quare me repulisti, † et quare tristis incedo, dum affligit me inimicus ?

Zu zira, Jainkoa, ene zaintzalea : zertako nauzu bada baztertzen ? Zertako behar dut atsegabetan bizi, etsaiak lehertua ?

℣. Emitte lucem tuam et veritatem tuam : ipsa me deduxerunt, et adduxerunt in montem sanctum tuum, et in tabernacula tua.

Igor-zkitzu zure argia eta zure egia ; lagunt nezaten eta helaraz zure mendi saindura, zure egoitzarat.

℟. Et introibo ad altare Dei : † ad Deum qui lætificat juventutem meam.

Eta iganen naiz Jainkoaren aldarerat ; ene gaztetasuna bozkariatzen duen Jainkoaren ganat.

℣. Confitebor tibi in cithara, Deus, Deus meus : † quare tristis es, anima mea, et quare conturbas me ?

Soinuarekin goretsiko zaitut Jainkoa, Jainko maitea. Zertako zira hoin hits, ene arima ? Zertako khexu ?

℟. Spera in Deo, quoniam adhuc confitebor illi : † salutare vultus mei, et Deus meus.

Fida zaite Jainkoari, goretsiko baitut oraino : hura da ene salba tzailea, ene Jainkoa.

℣. Gloria Patri et Filio et Spiritui Sancto.

Ohore Aitari eta Semeari eta Izpiritu Sainduari.

℟. Sicut erat in principio et nunc et semper, et in sæcula sæculorum. Amen.

Lehen bezala orai eta bethi ere, menderen mendetan. Halabiz.

Ant. ℣. Introibo ad altare Dei.

Jainkoaren aldarerat iganen naiz.

℟. Ad Deum qui lætificat juventutem meam.

Ene gaztetasuna bozkariatzen duen Jainkoaren ganat.

℣. Adjutorium nostrum ✠ in nomine Domini.

Jainkoaren izena da gure laguntza.

℟. Qui fecit cælum et terram.

Zerua eta lurra harek ditu eginak.

℟. Confíteor Deo omnipotenti, beatæ Mariæ, semper Virgini, beato Michaeli Archangelo, beato Joanni Baptistæ, sanctis Apostolis Petro et Paulo, omnibus Sanctis et vobis, fratres, quia peccavi nimis cogitatione, verbo, et opere, mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa. Ideo precor beatam Mariam semper Virginem, beatum Michaelem Archangelum, beatum Joannem Baptistam, sanctos apostolos, Petrum et Paulum, omnes sanctos, et vos fratres, orare pro me ad Dominum Deum nostrum.

Aphezak
erraiten du

« Kofesatzen nitzaio »

 

 

 

 

 

 

Ihardesten zaio :

 

 

Misereatur tui omnipotens Deus, et dimissis peccatis tuis, perducat te ad vitam æternam.

Jainko guziz botheretsuari urrikal zakizkola, eta zure bekhatuak barkaturik, helaraz zaitzala bizitze eternalera.

Amen.

Halabiz.

Confiteor Deo omnipotenti,

Kofesatzen nitzaio Jainko Aita bothere guzia duenari,

Beatæ Mariæ semper Virgini,

Maria bethi Birjina dohatsuari,

Beato Michaeli Archangelo,

Mikael Arkanjelu dohatsuari,

Beato Joanni Baptistæ,

Joanes Batixta dohatsuari,

Sanctis Apostolis Petro et Paulo,

Petri eta Paulo Apostolu Sainduei,

Omnibus Sanctis,

Saindu guziei

Et tibi, Pater,

eta zuri, ene Aita,

Quia peccavi nimis,

zeren egin baitut sobera bekatu,

Cogitatione, verbo et opere.

gogoz, hitzez eta obraz :

Mea culpa — mea culpa — mea maxima culpa.

ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiaz.

Ideo precor

Hortakotz othoitz egiten diot

Beatam Mariam semper Virginem,

Maria bethi Birjina dohatsuari,

Beatum Michaelem Archangelum,

Mikael Arkanjelu dohatsuari,

Beatum Joannem Baptistam,

Joanes Batixta dohatsuari,

Sanctos Apostolos Petrum et Paulum,

Petri eta Paulo Apostolu Sainduei,

Omnes Sanctos

Saindu guziei

Et te, Pater,

eta zuri, ene Aita,

Orare pro me ad Dominum Deum nostrum.

egin dezozuen enetzat othoitz gure Jainko Jaunari.

 

 

Misereatur vestri omnipotens Deus et dimissis peccatis vestris, perducat vos ad vitam æternam.

Jainko guziz boteretsuari urrikal gakizkola, eta gure bekhatuak barkaturik helaraz gaitzala bizitze eternalera.

Amen.

Halabiz.

lndulgentiam, ✠ absolutionem et remissionem peccatorum nostrorum tribuat . nobis . omnipotens et misericors Dominus.

Gure bekatuen barkamendua, barkamendu osoa eman dezagula Jainko guziz botheretsu eta urrikalmendutsuak.

Amen.

Halabiz.

Deus tu conversus vivificabis nos.

Jainko Jauna itzul zaite gure alde, phiztuko gaituzu.

Et plebs tua lætabitur in te.

Eta bozkariatuko dira zure haurrak zuri esker.

Ostende nobis, Domine, misericordiam tuam.

Erakuts-aguzu, Jauna, zure bihotz ona.

Et salutare tuum da nobis.

Eta eman salbamendua.

Domine, exaudi orationem meam.

Adi zazu, Jauna, ene othoitza.

Et clamor meus ad te veniat.

Zure gana hel dadila ene oihua.

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Aldarearen erdian

Khen othoi, Jauna, gure bihotzetarik nahaskeria guziak, arima garbi sar gaiten Jainkoaren egoitza sainduan.

Beren erlekiak hemen dituzten sainduen eta bertze guzien bidez, barkazkidazu, othoi, Jauna, ene bekatu guziak.

Kyrie Eleison

Kyrie, eleison,

Jauna, urrikal zakizkigu,

Kyrie, eleison,

Jauna, urrikal zakizkigu,

Kyrie, eleison,

Jauna, urrikal zakizkigu.

Christe, eleison,

Krixto, urrikal zakizkigu,

Christe, eleison,

Krixto, urrikal zakizkigu,

Christe, eleison,

Krixto, urrikal zakizkigu,

Kyrie, eleison,

Jauna, urrikal zakizkigu,

Kyrie, eleison,

Jauna, urrikal zakizkigu,

Kyrie, eleison.

Jauna, urrikal zakizkigu.

Gloria in excelsis

Gloria in excelsis Deo, et in terra pax hominibus bonæ voluntatis.

Ohore Jainkoari zeru gorenetan eta bakea lur huntan xede oneko gizoneri.

Laudamus te.

Laudatzen zaitugu.

Benedicimus te.

Benedikatzen.

Adoramus te.

Adoratzen.

Glorificamus te.

Goresten.

Gratias agimus tibi propter magnam gloriam tuam.

Eskerrak bihurtzen zure ospe guziarentzat.

Domine Deus, Rex cælestis, Deus Pater omnipotens.

Jainko Jauna, zeruetako Errege, Jainko Aita guziz botheretsua.

Domine Fili unigenite, Jesu Christe.

Jainko Seme Bakarra, Jesu-Krixto.

Domine Deus, Agnus Dei, Filius Patris.

Jainko Jauna, Jainkoareri Bildotsa, Jainko Aitaren Semea.

Qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Munduaren bekatuak zure gain hartzen dituzuna, urrikal zakizkigu.

Qui tollis peccata mundi, suscipe deprecationem nostram.

Munduaren bekatuak zure gain hartzen dituzuna, adi zazu gure othoitza.

Qui sedes ad dexteram Patris, misere nobis.

Jainko Aitaren eskuinean zaudena, urrikal zakizkigu.

Quoniam tu solus sanctus.

Zu bakarrik baitzira saindua.

Tu solus Dominus.

Zu bakarrik Jauna.

Tu solus altissimus, Jesu Christe.

Zu bakarrik osoki gora, Jesu Krixto.

Cum Sancto Spiritu ✠ in gloria Dei Patris.

Izpiritu Sainduarekin Jainko Aitaren lorian.

Amen.

Halabiz.

Othoitza. — Jainko Jauna, Sakramendu miresgarri huntan zure Pasionearen orhoitzapena utzi daukuzu ; egizu, othoi, zure Gorputz eta Odolaren mixterio saindua ohoratuz, Erospeneko ondorioak bethi balia ditzagun.

Birjina Maria, eta egun ohoratzen ditugun Sainduak, othoitz egizue guretzat.

Aphezak othoitza bururatzearekin, ihardesten da : Amen.

Epixtola

Profetek eta Apostoluek helarazi dauzkigute Jainkoak gure argitzeko eman erakaspenak. Erakaspen horiek, egun, Eliza Sainduak dauzkigu emaiten : adi dezagun haren boza, jarraik gaiten haren erraner. Elizatik kanpo ez da salbamendurik.

Ebanjelioa

Othoitza. Garbi ene bihotz ezpainak, Jainko botheretsua ; Isaias profetaren ezpainak ikhatz gorriarekin garbitu zinituen bezala, garbi zazu ere, othoi, ene arima behar bezala erran dezadan zure Ebanjelio saindua.

Othoi Jauna, benedika nezazu.

Ene bihotz ezpainetan izan bedi Jainkoa, behar eta gisa den bezala erran dezadan haren Ebanjelio saindua : Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Halabiz.

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

✠ Sequentia Sancti Evangelii secundum N…

N… Sainduak moldatu Ebanje-lioaren segida.

Gloria tibi, Domine.

Ohore zuri, Jauna !

Ebanjelioa (J. Joanes VI, 56-59). — Egun hartan, Jesusek erran zioten Judueri : « Ene haragia egiazki janhari bat da eta ene odola egiazki edari bat. Nork ere jaten baitu ene haragia eta edaten ene odola, hura ene baitan dago eta ni haren baitan. Ni, ene Aita bizi denak igorria, ene Aitaz bizi nizen bezala, halaber ni jaten nuena nitan biziko da. Huna zerutik jautsi ogia. Ez zuen aitek bortuan jan zuten hura bezalakoa eta gero hil baitziren. Ogi huntarik jaten duenak badu bethiko bizia. »

Credo

Credo in unum Deum.

Sinhesten dut Jainko bakar,

Patrem omnipotentem, facto-rem cœli et terræ, visibilium omnium et invisibilium.

Aita guziz botheretsu, zeru-lurren, ageri diren eta ageri ez diren guzien egilea baitan.

Et in unum Dominum Jesum Christum, Filium Dei unigenitum.

Eta Jesu Kristo Jaun bakar, Jainkoaren Seme bakar,

Et ex Patre natum ante omnia sæcula.

Mende guziez aintzin Aitaren ganik sortua dena baitan.

Deum de Deo, lumen de lumine, Deum verum de Deo vero.

Jainkoaren ganikako Jainkoa da, argiaren ganikako argia, Jainko egiazkoaren ganikako Jainko egiazkoa.

Genitum, non factum, consubstantialem Patri, per quem omnia facta sunt.

Ethorkikoa da, bainan ez egina, Aitaren izaite berekoa ; oro hak eginak dire.

Qui propter nos homines, et propter nostram salutem decendit de cælis.

Gu gizonen gatik eta gure salbatzeko, jautsi da zerutik.

Et incarnatus est de Spiritu sancto ex Maria Virgine, et homo factus est.

Izpiritu-Sainduaren ariaz gorpuztu da Maria Birjina ganik eta gizon egin da.

Crucifixus etiam pro nobis : sub Pontio Pilato passus, et sepultus est.

Gure gatik oraino izan da Kurutzefikatua, oinhazkatua Ponzio Pilatusen egunetan eta ehortzia.

Et resurrexit tertia die, secundum Scripturas.

Liburu Sainduen arabera hiletarik phiztu da hirugarren egunean.

Et ascendit in cœlum, sedet ad dexteram Patris.

Eta igan da zerurat, jarri da Aitaren eskuinean.

Et iterum venturus est cum gloria, judicare vivos et mortuos, cujus regni non erit finis.

Eta berriz jitekoa da ospeekin bizien eta hilen jujatzerat, eta haren erregetasuna ez da geldi-tuko.

Et in Spiritum sanctum, Dominum, et vivificantem, qui ex Patre Filioque procedit.

Eta sinesten dut Izpiritu-Saindu, Jaun eta biziaren emaile, Aitaren bai eta Semearen ganik dathorrena baitan.

Qui cum Patre et Filio simul adoratur, et conglorificatur, qui locutus est per Prophetas.

Aitarekin eta Semearekin batean adoratua da eta goretsia, profeten ahoz mintzatu da.

Et unam, sanctam, catholicam, et apostolicam Ecclesiam.

Sinhesten dut Eliza bakar, saindu, Katoliko eta apostolikoa baitan.

Confiteor unum baptisma in remissionem peccatorum.

Aitortzen dut bataio bat dela bakarrik bekatuen barkamendu-kotzat.

Et expecto resurrectionem mortuorum.

Eta igurikatzen dut hilen berriz phiztea,

Et vitam ✠ venturi sæculi.

Eta ethortezkoa den mendeko bizitzea.

ESKAINTZA (OFERTORIOA)

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Oremus.

Othoitz egin dezagun.

Ogiaren eskaintzea

Onhar-azu, Aita dohatsu, Jainko guziz botheretsu eta bethierekoa, Ostia garbi hau. Nik, zure zerbitzari xumeak, dautzut eskaintzen, zuri, ene Jainko egiazkoa, ene ezin kondatuzko bekatu, huts eta lazakerientzat, hemen diren guzientzat eta bertze girixtino bizi edo hilentzat, eni eta hauieri balia dakigun bethiereko biziari buruz. Halabiz.

Ur eta arnoaren nahastea

Jainko Jauna, hain ederki gizona egin ondoan, zonbat ederkiago ez duzu erosi ! Egizu ur eta arno hauien nahastekatzearen arabera zure Seme Jesu-Krixto gure Jaunaren Jainkotasunean parte ukan dezagun, harek ere gure gizontasunean parte ukan nahi izan baitu, zurekin Errege dagolarik Izpiritu Sainduarekin batean menderen mendetan.

Arnoaren eskaintzea

Eskaintzen dautzugu, Jauna, salbamenduko kalitza, zure bihotz onari galdatuz onhar dezazun zure aintzinean usain on bat bezala gure eta mundu guziaren salbamendukotzat.

Gogoz aphaldurik eta bihotzez urrikaldurik, heldu gitzaizkitzu, Jauna, onhar gaitzazun eta gure egungo eskaintzak atsegin egin diezazun.

Zato, Saindutzaile botheretsua, Jainko bethierekoa, eta benedika zazu zure izenean egiten dugun eskaintza hau.

Eskuen ikuztea

Gizon zuzenekin ikuziko ditut eskuak ; zure aldare ondoan egonen naiz, ene Jainkoa.

Zure laudorioen kantatzea eta zure mirakuiluen kondatzea gatik.

Lakhet zait, ene Jainkoa, zure etxean zure loria dagon tokian egoitea.

Ez utz galtzerat ene arima bekhatorosenarekin, ene bizia gizon hiltzalenarekin.

Eskuetan daukate beren bekatua, esku eskuinean saria.

Bainan ni garbi nabila ; libra nezazu eta urrikal zakizkit.

Bide xuxenean daude ene oinak ; Jauna benedikatuko dut bilkuren erdian.

Ohore Aitari eta Semeari eta Izpiritu Sainduari.

Lehen bezala orai eta bethi ere, menderen mendetan. Halabiz.

Trinitate Sainduari

Onhar-azu, Trinitate Saindua, eskaintza hau. Jesu-Krixtoren hiltzearen, phiztearen eta zerurat igaitearen orhoitzapenetan eskaintzen dautzugu ; bai eta ere Birjina Maria dohatsuaren, Jondoni Joani Batixtaren, Petri eta Paulo Apostolu sainduen, hauien eta bertze saindu guzien ohoretan ; horien ohoratzea eta gure salbatzea gatik ; lur huntan ohoratzen ditugunak lagunt gaitzaten zerutik.

Othoitz galdea

Orate, fratres, ut meum ac vestrum sacrificium acceptabile fiat apud Deum Patrem omnipotentem.

Othoitz egizue, ene haurrideak, zuen eta ene eskaintza onhar dezan Jainko Aita botheretsuak.

℟. Suscipiat Dominus sacrificium de manibus tuis ad laudem et gloriam nominis sui, ad utilitatem quoque nostram totiusque Ecclesiæ suæ sanctæ.

Jaunak onhar dezala eskaintza hori zure eskuetarik, bere Izenaren ohoretan, gure eta Eliza Sainduaren onetan.

Hemen othoitz egiten da aphur bat ixilik egunari doazkon xedetarat.

Prefazioa

Per omnia sæcula sæculorum

Menderen mendetan.

Amen.

Halabiz.

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Sursum corda.

Gora bihotzak !

Habemus ad Dominum.

Jainkoa baitan dauzkagu.

Gratias agamus Domino Deo nostro.

Eskerrak gure Jainko Jaunari.

Dignum et justum est.

Behar eta zuzen da.

Bai behar eta zuzen da, on eta salbagarri guk bethi eta orotan zuri eskerren bihurtzea, gure Jaun saindua, Aita botheretsua, Jainko bethierekoa, Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez. Haren bidez dute zure nausitasuna goresten aingeruek. Zeruetako egoiliar guziek, laudorio berak dituzte batean errepikatzen. Gure kantuak ere onhar-zkitzu, othoi, heienekin betan, umil umila othoitz zaitzagun erranez :

Sanctus

Sanctus, Sanctus, Sanctus, Dominus Deus Sabaoth. Pleni sunt cœli et terra gloria tua. Hozanna in excelsis !

Saindu, Saindu, Saindu da Jauna, armaden Jainkoa. Zeru lurrak haren loriak bethetzen ditu. Gora zeru gorenetaraino !

Bendictus qui venit in nomine Domini. Hozanna in excelsis !

Benedikatua izan bedi Jaunaren izenean heldu dena. Gora zeru gorenetaraino !

SAGARA

Zure Seme Jesu Krixto gure Jaunaren bidez, umilki othoizten zaitugu, Aita guziz eztia ; emaitza, eskaintza, ostia saindu eta garbi hauk onhar eta benedika ditzazun galdatzen dautzugu. Eskaintzen dauzkitzugu lehen lehenik zure Eliza saindu katolikoarentzat : emozu bakea eta batasuna, zaint zazu eta begira munduko bazter guzietan, gure Aita Sainduarekin, gure Aphezpikuarekin eta Apostoluen fede xuxena atxiki duten guziekin batean.

Bizien orhoitzapena

Orhoit zaite, Jauna, zure zerbitzariez… holakoaz eta halakoaz… eta hemen diren guziez ; horien fedea eta khartsutasuna ezagutzen dituzu ; horientzat dautzugu eskaintzen meza hau ; edo ez, berek dautzute eskaintzen berentzat eta beren ahaide adixkidentzat ; beren arimaren onetan igurikatzen dituzte salbamendua eta osagarria eta, bethiereko eta egiazko Jainkoa, zuri hitzemanak obratzen dituzte.

Sainduer othoitza

Guziek elgarrekin ohoratzen ditugu : lehen lehenik Birjina Maria dohatsua ; Jesu-Kristo gure Jainko Jaunaren Ama, bainan ere zure Apostolu eta Martir dohatsuak : Petri eta Paulo, Andreas, Jakobe, Joanes, Tomas, Jakobe, Filipe, Bartolome, Matiu, Zimun, Tadeas, Lino, Klet, Klemente, Zisto, Kornelio, Xipirine, Laurendi, Krizogoni, Joanes eta Paulo, Kosma eta Damian, eta zure saindu guziak ; heien merezimenduek eta othoitzek ardiets diezagutela orotako zure laguntza botheretsua, Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

Guk beraz, zure zerbitzariek, eta ere zure haur guziek egiten dautzugun eskaintza hau, onhar-azu gure bekatuen ordaintzaz ; finka gaitzazu zure bakean, bethiereko ifernutik begira eta zuk hautatuen artean konda, Jesu Krixto gure Jaunaren bidez.

Othoi, Jainko Jauna, benedika zazu eskaintza hau, onhar, onhets, behar bezala zuhaurek zuretzat on egin, guretzat izan dadin zure Seme maite, Jesu-Krixto gure Jaunaren gorphutza eta Odola.

Kontsekrazionea

Berak pairatzeko bezperan bere esku saindu eta sakratuetan hartu zuen ogia, eta begiak zerurat altxatuz bere Aita guziz botheretsuari buruz, zuri buruz, Jainko Jauna, eskerrak bihurturik, phuskatu eta eman bere dizipulueri erranez : har-azue eta jan huntarik guziek,

Hau da ene Gorphutza.

Gisa berean hartu zuen ere afal ondoan bere esku saindu eta sakratuetan kalitz balios hau, berdin zuri eskerrak bihurturik, benedikatu zuen eta eman bere dizipulueri erranez : har-azue eta edan huntarik guziek,

Hau da ene Odolaren kalitza, bethiereko testament berriarena, fedezko mixterioa, zuentzat eta bertze askorentzat ixuria izanen den Odola, bekatuen barkamendutan. Hau berriz eginen duzuen aldi guziez, ene orhoitzapenetan egizue.

Sagara-ondoa

Horra zertako, Jauna; zure Seme Jesu Krixto gure Jaunaren pairamen dohatsuaz bai eta ere ilhunbetarik phizteaz eta zeruetarat igaite miresgarriaz orhoiturik, guk, zure zerbitzariek eta zure Eliza saindu guziak, eskaintzen dautzugun, Nausi handia, zuhauren dohain-emaitzetarik, Ostia garbi, Ostia saindu, Ostia xuri hau : bethiereko biziaren Ogi saindua eta bethiereko salbamenduaren Kalitza.

Begitarte on eta amultsu egiozute eta onhar-zkitzu Abel zure haur onaren emaitzak eta Abraham patriarkaren eskaintzak onhartu zinituen bezala, bai eta ere onhartu Melkizedek zure aphez nausiak eskaini zaitzun sakrifizio saindu, ostia garbia.

Othoi, Jainko guziz botheretsua, egizu zure Aingeru sainduaren eskuetan eremanak izan diten emaitza hauk zure zeruko aldarerat, zure aintzinerat eta hola aldare huntarik zure Semearen Gorphutz eta Odol sakratuak hartuko ditugun guziek ukhan ditzagun zerutikako benedizione eta grazia nasaiak, Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

Hilen Orhoitzapena

Orhoit. zaite ere, Jauna, gure aintzineko zure zerbitzari fededunez orai bakean daudenez… Horier, Jauna, eta Jesu-Krixto baitan pausatu diren guzier, emozute, othoi, zure gozoan, argian eta bakean sartzea Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

Gu ere, bekhatorosak, zure bihotz onaren ganik zerbait on igurikatzen dugun zerbitzariak, onhar gaitzazu, othoi, zure Apostolu eta Martir sainduen aldean, Joanes, Extebe, Matias, Barnabas, Iñazio, Aletxandre, Martxelino, Piarres, Felixite eta Perpetuarekin, Agata, Luxia, Añes, Zezila, Anaztazia eta bertze zure saindu guziekin ; ez gure merezimenduen gatik bainan zuhaur urrikaldurik, onhar gaitzazu horien artean, Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez.

Haren bidez dituzu bethi, Jauna, eskaintzen dauzkitzugun hauk egiten, biziarazten, benedikatzen eta guri emaiten.

Haren bidez eta Harekin batean eta Hura baitan, zira ohoratua eta goretsia, Jainko Aita guziz botheretsua, Izpiritu Sainduarekin betan.

Pater Noster

Per omnia sæcula sæculorum.

Menderen mendetan.

Amen.

Halabiz.

Othoitza

Salbatzaileak argiturik eta Jainkoak erakatsirik erran nahi dugu : Gure Aita zeruetan zarena, erabil bedi sainduki zure izena, ethor bedi zure erresuma, egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere ; iguzu egun gure eguneko ogia ; barka zagutzu gure zorrak guk gure ganat zordun direnei barkatzen dioztegun bezala ;

Et ne nos inducas in tentationem.

Eta ez gaitzatzula utz tentamendutan erortzerat.

Sed libera nos a malo.

Bainan begira gaitzatzu gaitzetik.

Othoi, Jauna, begira gaitzazu gaitz guzietarik, lehengo, oraiko, gerokoetarik ; Birjina Maria dohatsua Jainkoaren Ama, Petri eta Paulo eta Andreas Apostolu sainduak eta bertze saindu guziak ararteko, galdatzen dautzugu bakea ; bihotz onez emaguzu, zu urrikaldurik, egon gaiten bethi bekatutik eta nahaskeria guzietarik urrun, zurekin, Jainko eta Izpiritu Sainduarekin batean dagon zure Seme Krixto Errege Jaunaren bidez.

Per omnia sæcula sæculorum.

Menderen mendetan.

Amen.

Halabiz.

Pax Domini sit semper vobiscum.

Jainkoaren bakea izan dezazue.

Et cum Spiritu tuo.

Bai eta zuk ere.

Jesu-Krixto gure Jaunaren Gorphutzaren eta Odolaren kontsekratze et nahaste hauk on egin bezate gure arimeri bethiereko bizitzean. Halabiz.

Agnus Dei

Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Jainkoaren Bildotsa, munduko bekhatuak zure gain hartzen dituzuna, urrikal zakizkigu.

Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, miserere nobis.

Jainkoaren Bildotsa, munduko bekhatuak zure gain hartzen dituzuna, urrikal zakizkigu.

Agnus Dei, qui tollis peccata mundi, dona nobis pacem.

Jainkoaren Bildotsa, munduko bekhatuak zure gain hartzen dituzuna, emaguzu bakea.

KOMINIATU AINTZIN

Jesu-Krixto gure Jauna, zure Apostolueri erran diozute : « Bakea uzten dautzuet, ene bakea emaiten » ; ez beha ene bekatueri, bainan zure Elizaren fedeari ; huni emozu zuk nahi bezalako bakea, eman ere batasuna, menderen mendetan Errege zaudena. Halabiz.

Jesu-Krixto gure Jauna, Jainko botheretsuaren Semea, zure Aitak nahi zuen bezala, Izpiritu Sainduaren laguntzarekin eman diozu munduari bizia, zuhaur hilez ; zure gorphutz eta odol sakratuen bidez libra nezazu ene bekatu guzietarik eta gaitz guzietarik ; egizu bethi jarraik nadin zure manamenduer eta sekulan ez urrunt zure ganik ; zu Jainko Aitarekin eta Izpiritu Sainduarekin batean, menderen mendetan Errege zarena. Halabiz.

Jesu-Krixto gure Jauna, ez gai izana gatik, zure Gorphutzaren hartzerat noha ; ez dadila izan ene jujatzeko ela kondenatzeko bainan zu urrikaldurik, ene gorphutz arimen azkartzeko eta sendatzeko ; zu, Jainko Aitarekin eta Izpiritu Sainduarekin batean, menderen mendetan Errege zarena. Halabiz.

Kominiatzean

Zerutikako Ogia hartuko dut eta Jainkoaren izena othoiztuko.

Jauna, zu ene etxean sar zaiten ez naiz gai, bainan hitz bakhar bat errazu eta ene arima sendatuko da (3 aldiz).

Jesu-Krixto gure Jaunaren Gorphutzak begira beza ene arima bethiereko bizian. Halabiz.

Zer bihurtuko diot Jaunari eman dauzkidan guzientzat ? Salbamenduko kalitza dut hartuko eta Jainkoaren izena othoiztuko. Goretsiko eta othoiztuko Jainkoa, eta ene etsaietarik libro naiz izanen.

Jesu-Krixto gure Jaunaren Odolak begira dezala ene arima bethiereko bizian. Halabiz.

Kominiatu ondoan

Ahoan hartu duguna, ariman barna sar bekigu, Jauna, eta bethiko sendagailu izan orai ukan duguna.

Barna sar bite ene baitan, Jauna, jan dudan zure Gorphutza, edan dudan zure Odola, eta egizu ez dadin ene baitan geldi bekhatuen, herrestorik ere, ezen sakramendu saindu eta garbi hauk berritu dute ene arima, oi menderen inendetan Errege zarena. Halabiz.

AZKEN OTHOITZAK

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Othoitza. — Eskerrak zuri, Jauna, Meza huntan ardietsi ditugun grazientzat. Egizu zure gorphutz eta odolak hazirik, azkar izan gaiten gure arimen etsaier ihardokitzeko, Jesu-Krixtoren bidez. Halabiz.

Zeruko aingeru eta saindu guziak, othoitz egizue guretzat.

Aphezak othoitza bururatzearekin ihardesten da : Amen.

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

Ite missa est.

Zoazte, meza emana da.

edo

edo

Benedicamus Domino.

Gorets dezagun Jauna.

Deo gratias.

Eskerrak Jainkoari.

Hilen mezetan :

hilen mezetan :

Requiescant in pace.

Bakean daudela.

Amen.

Halabiz.

Trinitate saindua, onhar-azu zure zerbitzariaren eskaintza eta egin nihaur gai ez izanagatik halere eskaini dautzutan meza hau laket izan zaitzun eta, zu urrikaldurik, nihauri eta meza hau emanarazi dautateneri balia dakigun, Jesu-Krixto gure Jaunaren bidez.

Benedizionea

Benedicat vos omnipotens Deus,

Benedika zaitzatela Jainkoak,

Pater et Filius, ✠ et Spiritus Sanctus.

Aitak eta Semeak eta Izpiritu Sainduak.

Amen.

Halabiz.

Azken Ebanjelioa

Dominus vobiscum.

Jauna zuekin !

Et cum spiritu tuo.

Bai eta zurekin ere !

✠ Initium sancti Evangelii secundum Joanem.

Jondoni Joanik moldatu Ebanjelioaren hastapena.

Gloria tibi, Domine.

Ohore zuri, Jauna !

(J. Joanes I, 1-14) Haste hastean bazen Hitza, eta Hitza Jainkoaren baitan zen, eta Hitza Jainko zen. Jainkoaren baitan zen haste-hastean. Diren guziak haren eginik dira, eta eginetarik deusere ez da hura gabe egin. Haren baitan zen bizitzea, eta bizitzea zen gizonen argia. Ilhunbeetan egin du argiak argi, eta ilhunbeek ez dute argia hartu. Gizon bat izan da, Jainkoak igorria ; Joanes zuen izena. Lekuko ethorria zen, argiari lekukotasun emaiteko, haren bidez sinhets zezaten guziek. Bera etzen argia, bainan bai argiaren lekukoa. Mundu huntarat ethortzen diren gizon guzien argitzalea da egiazko argia. Munduan zen eta mundua harek egina da .eta munduak ez du ezagutu. Bere etxalderat ethorri da eta etxekoek ez dute onhartu. Onhartu duteneri aldiz eman diote Jainkoaren haur bilhakatzeko ahala : erran-nahi baita haren baitan sinhetsi duteneri, ez odoletik edo haragiaren nahikeriatik edo gizonaren odoletik, bainan bai Jainkoarcn ganik sortu direneri. Eta Hitza haragi egin da eta egon gutartean. Eta ikusi dugu haren distira, graziaz eta egiaz betherikako Seme bakharrak Aitnren ganik daukan distira.

Aphezak Ebanjelioa bururatzearekin ihardesten da :

Deo gratias !

Eskerrak Jainkoari !

Meza ixilen Ondotik

Lehenik erraiten dira hiru « Agur Maria ».

Salve Regina ! Mater misericordiæ, vita, dulcedo et spes nostra salve ! Ad te clamamus, exules filii Evæ. Ad te suspiramus, gementes et flentes in hac lacrimarum valle. Eia ergo, advocata nostra, illos tuos misericordes oculos ad nos converte. Et Jesum, benedictum fructum ventris tui, nobis post hoc exilium ostende. O clemens ! O pia ! O dulcis Virgo Maria !

Agur, Erregina, Ama urrikal-mendutsua, gure bizia, gure gozoa eta gure esperantza, agur. Zuri oihuz gaude, gu Ebaren haurrak, desterratuak. Zuri hel egiten dugu, auhenez eta nigarrez nigarrezko lur huntarik. Zuk, othoi, gure begiralea, itzul guri buruz zure begi urrikalmendu-tsuak. Eta mundu hits huntarik atheratuta, erakuts aguzu Jesus, zure sabeleko fruitu benedikatua. Oi Birjina amultsua, ona eta guzuz eztia.

Ora pro nobis, sancta Dei Genitrix.

Othoitz egizu guretzat, Jainkoaren Ama Saindua.

Ut digni efficiamur promissionibus Christi.

Merezi ditzagun Jesu-Krixtok hitzemanak.

Oremus. — Deus, refugium nostrum et virtus, populum ad te clamantem propitius respice, et, intercedente gloriosa et immaculata Virgine, Dei genitrice, Maria, cum beato Joseph, ejus sponso, ac beatis apostolis tuis Petro et Paulo, et omnibus sanctis, quas pro conversione peccatorum, pro libertate et exaltatione sanctæ matris Ecclesiæ, preces effundimus, misericors et benignus exaudi. Per eumdem Christum Dominum nostrum.

Amen.

0 Jainkoa, gure ihes-lekua, eta gure indarra, beha zozu bihotz onez oihuz ari zaitzun jende huni eta Birjina Maria Jainkoaren ama garbia eta handia dugula ararteko, san Josep bere lagunarekin, Jondoni Petri eta Paulo apostoluekin, eta saindu guziekin ; bekatorosen konbertitzeko, Eliza ama sainduaren libratzeko eta goratzeko egiten dauzkitzugun othoitzak entzun-zkitzu, urrikalmendutsua eta ona ziren Jainkoa, Jesu Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

 

 

Sancte Michael archangele, defende nos in prœlio ; contra nequitiam et insidias diaboli esto prœsidium ; imperet illi Deus, supplices deprecamur. Tuque, princeps militiæ cœlestis, Satanam aliosque spiritus malignos, qui ad perditionem animarum pervagantur in mundo, divina virtute in infernum detrude. — Amen.

Jondoni Mikael Arkanjelua, begira gaitzazu guduan. Debruaren tzarkerien eta maltzurkerien kontra zaint gaitzazu. Othoi Jainkoak hez dezan galdatzen dugu. Eta zuk, zeruko armaden buruzagiak, Satan eta munduan arimen galtzeko dabiltzan bertze izpiritu gaixtoak, Jainkoaren laguntzarekin, infernuan erhauts-zkitzu. Halabiz.

Cor Jesu sacratissimum, miserere nobis. (3 etan)

Jesusen bihotz sakratua, urrikal zaite gutaz. (3 etan)

Meza Nausien Ondotik

Angelus

Angelus nuntiavit Mariæ, et concepit de Spiritu Sancto.

Aingeruak berria ekharri zion Mariari, eta kontzebitu zuen Izpiritu Sainduen ganik.

Ave, Maria…

Agur Maria…

Ecce ancilla Domini, fiat mihi secundum verbum tuum.

Huna Jaunaren neskatoa ; egin bekit zure erranaren arabera.

Ave, Maria…

Agur Maria…

Et Verbum caro factum est, et habitavit in nobis.

Eta Jainko Semea gizon egin zen, eta egon da gutartean.

Ave, Maria…

Agur Maria…

℣. Ora pro nobis, Sancta Dei Genitrix.

Othoitz egizu guretzat, Jainkoaren Ama Saindua.

℟. Ut digni efficiamur promissionibus Christi.

Merezi ditzagun Jesu-Krixtok hitzemanak.

Oremus. Gratiam tuam, quæsumus, Domine, mentibus nostris infunde, ut qui, angelo, nuntiante, Christi Filii tui incarnationem cognovimus, per Passionem ejus et crucem ad resurrectionis gloriam perducamur. Per eumdem Christum Dominum nostrum. Amen.

Othoitza. Zure grazia, Jauna, gure arimer emozute, Jesu Krixto zure Semea gizon egin dela jakin ondoan, haren Pasioneari eta kurutzeari esker gu ere lorioski phitz gaiten. Jesu Krixto gure Jaunaren bidez. Halabiz.

Edo

Aingeru batek Mariari

Orduan Berbo Dibinoa

Dio graziaz bethea,

Gorphutz batez da beztitzen.

Jaungoikoaren Semeari

Oi ontasun egiazkoa :

Emanen diozu sortzea.

Jauna gurekin egoiten !

 

 

Jainkoaren nahi saindua

Othoitz-azu zure Semea,

Ni baitan dadin egina,

Gure ama amultsua,

Izan nadien amatua,

Izan dezagun fagorea

Bainan geldituz Birjina.

Ardiesteko zerua !

Phazko denboran kantatzen da « Regina Cæli ».

© Herria Bihotzean