PENITENTZIAKO SAKRAMENDUA

I. — KONTZIENTZIAKO ETSAMINA

Othoitza

Ene Jainkoa, nahi duzu ene bekatuen aphezari erraiterat joan nadin, haren ganik barkamenduaren ardiesteko. Bainan nola erranen diozkat, ez baditut nihaurek ezagutzen ? Zato beraz, Jauna, argi zazu ene bihotza, ez dadin geldi ni baitan bekaturik, nik ezagutuko eta hastiatuko ez dudanik.

Etsamina

Jainkoaren manamenduetan

1° Jainko bat adora zazu, etc. — Othoitzak huts-egin ? — Gaizki egin ? — Elizan gaizki egon ? — Erlisioneaz, aphezez, gauza sainduez gaizki mintzatu ? — Fedearen kontra bekatu egin, fedezko zerbeit egiaz dudan egonez ? — Erlisionearen kontrako libururik edo kasetarik irakurtu ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

2° Juramenturik ez duzu, etc. — Gezurraren finkatzeko Jainkoa lekuko hartu ? — Beharrik gabe zin egin ? — Blasfemiorik egin ? — Boturik hautsi ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

3° Igandeak begira zatzu, etc. — Meza Saindua huts-egin igande edo phesta-buruetan, bere faltaz ? — Mezarat berantegi ethorri ? — Meza gaizki segitu ? — Lanean arizan egiazko beharrik gabe ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

4° Ait'amak ohora zatzu, etc. — Ait'amak ez aski maitatu ? — Desobeditu ? — Zinkurinaka obeditu ? Heien alderat errespetua galdu elhez… obraz ? — Heieri pena eman, heiek nahi ez bezala biziz ? — Heien hutsak agertu ? — Nausieri desobeditu ? — Errespetua galdu ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

5° Nehor obraz hilen ez duzu, etc. — Norbeit jo ? — Kolpatu ? — Nehori elhe gaixtorik erran ? Norbeitentzat herrarik atxiki ? — Gaizkirik desiratu ? — Gaizkirik egin ? — Eskandalarik eman : hitzez, obraz ? — Gaizkia norbeiti erakatsi ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

6° eta 9° Lohikeria eginen ez duzu, etc. — Garbitasunaren kontra bekatu egin : gogoz, gutiziaz, behatzez, hitzez, obraz ? — Kantu tzarrik kantatu ? — Liburu tzarrik irakurtu ? — Zinema tzarretan, dantza eta libertimendu lanjerosetan ibili ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

7° eta 10° Bertzerena ebatsiko ez duzu, etc. — Zerbeit norbeiti ebatsi ? — Burhasoeri ebatsi ? — Sal-erospenetan norbeit enganatu ? — Jokoan enganatu ? — Hatzeman dirua edo gauza gibelerat ez eman ? — Zorrak ez pagatu ? — Norbeiti zerbeit funditu ? — Bertzerena gaizki desiratu ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

8° Lekukotasunik ez duzu, etc. — Gezurrak erran ? — Laguna gaizki jujatu ? arrazoinik aski gabe ? — Medisentziarik erran ? — Kalomniarik erran ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

Elizaren manamenduetan

Phazkoak ez egin ? — Haragirik jan sori ez den egunetan beharrik gabe edo permisionerik gabe ? — Barur ez egin behar zelarik ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

Bekatu Kapitaletan

Urgulua. — Urgulutsu izan, bere burua estimatuz bertzeak baino gehiago, bere burua agertu beharrez, bere burhasoez ahalgetuz ?

Zikoizkeria. — Ontasuneri atxikiegia izan ?

Jelosia. — Lagunari gertatu gaitzaz atsegin hartu ? — Hari gertatu ongiaz trixtatu ?

Gormandiza. — Sobera jan edo edan ? — Mozkortu ?

Kolera. - Sobera khexatu ?

Alferkeria. — Denbora galdu ? Manatu lana ez egin, gaizki egin, lazoki egin ?

Horietarik bakotxa zonbat aldiz ?

Beha ere zure egun guzietako eginbideak nola bethe ditutzun.

II. — KONTRIZIONEA ETA XEDE ZINA

Bekatuak ez ditazke barka ez baduzu heien urrikia, eta ez baduzu hartzen xede zina hetan berriz ez erortzeko.

Urriki eta xede horien azkartzeko, ibil gogoan :

hiltzea ;

ifernua ;

zerua ;

Jesusen kurutzean hiltzea...

Othoitz egin Jesusi eta Andredena Mariari, eta erran oraidanik Kontrizionezko akta.

III. — KOFESIOA

Kurutzearen seinalea egin ondoan, erran :

Benedika nezazu, ene Aita, zeren egin baitu bekatu.

Gero :

Kofesatzen nitzaio, « ene faltaz » hitz horietaraino.

Gero :

Noizkoa den zure azken kofesioa ; absoluzionea errezebitu zinuenetz eta penitentzia egin.

Erran bekatuak, deus gorde gabe, ahalaz zure baitarik ; aphezaren galdeeri ihardets leialki, erranez : « Aita » eta ez : « Jauna ».

Gero : « Kofesatzen nitzaio » burura, arthoski entzun aphezaren erranak, eta harek absoluzionea emaitean, emeki eta bihotzaren erditik erran Kontrizionezko Akta.

IV. — PENITENTZIA

Zure lekurat itzuli-eta, errazu ahal bezain laster, bainan ez lasterka, aphezak eman penitentzia.

Eskerrak bihur Jainkoari eta Ama Birjinari, eta elizatik athera Sakramendu Saindua adoratu ondoan.

© Herria Bihotzean